XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INGURU MINGURU

Liburu bat, eskuan

Faxgailu berria saldu nahi zidan saltzaile astun hark lagundu zidan asmaketan.

- Mugarik gabeko agindua eman diezaiokezu tresna honi, begira errepikatzen zidan eta berriro saltzaile berritsuak.

Begira hemen, tresnaren oroimenean ezarririk utz dezakezu nahi duzun mezua eta zuk nahi duzunean igaroko zaio hatzaileari, nahi baduzu hemendik bost urtera edo nahi baduzu hemendik hamarretara.

-A bai? galdetu nion urduri.

Eta hartzaileak jakinen al luke nik noiz bidalia nion mezua?

-Hartzaileak eta edozeinek.

Hementxe faxgailuan ezarririk gelditzen da betiko bidalitako egunaren data.

-A!

Bapatean bururatu zitzaidan.

Eta berehala ekin nion asmo liluragarriari.

Bi mila eta bostehungarren urtean Iruñean biziko den ustezko nornaiti halako mezua utz niezaion saiatzen hasi beharko nuen.

(...) Ohartu egin naiz askoz ere errazagoa zaidala orain dela bostehun urte bizitutakoren batekin halako harreman batasuna edo harreman antzekoren bat somatzea.

(...) Bostehun urte.

Nafarroako Piarres Mariskal zaharra atxilotuta daukate Simancas-en konkistatzaile espainolek.

Zina nola zinez hautsi? omen zioen eta preso hil zen.

Hamarkadaren batzuk lehenago berriz, Bianako printzea eta Nafarroako nagusia zen Karlos jaunak salaturik zuen Utrimque roditur!

Etsaiak ez baitira hasetzen! beranduago, frankoz ere beranduago, Azpilikuetako Martin, Nafarroako Doktore ospetsuak, Erroman zerion, ixuri, bere kexua: Nongoa naizen galdetzen didatenean, ea Espainiako ala Frantziako Erregen menpekoa ote naizen jakin nahi lukete, baina nafarra izaki ordea eta....(...)

PATXI ZABALETA

TXALAPARTA